Jarduerak

1. ZUHAITZ PARKEA

Ikuspegi zoragarria duen harizti batean zuhaitz batetik bertzera pasabide desberdinen bidez,  Tibetanoa, Nepalia, Kulunkak… eta bukaerako tirolinaz osatzen da  zirkuitua.

  • Guttienengo taldea: 20 pertsona.
  • 8 urtetik gorakoentzat.

2. ESPELEOLOGIA

Arruzpiko kobazuloan, kobazuloak nola sortu eta zertaz osatuak dauden ikasteko aukera eskainiko dizuegu jarduera honetan. Estalaktitak, estalagmitak, Goursak eta abarrak nola sortu ziren eta Arruzpiko kobazuloei buruzko kondaira eta sinesmenei buruzko azalpenak ere emango dizkizuegu.

  • Guttienengo taldea: 6 pertsona.
  • 8 urtetik gorakoentzat.

3. SAN JUAN XAR (Irteera gidatua)

San Juan Xarreko Pagolizar basoa (Penintsula osoan bakarra) eta bertako iturria bisitatzera eramango zaituztegu. Bertako urei buruzko herri-sinesmenen kondaira ezagutzeko aukera, babestutako ingurune eder honetan. Ibilbidea gidatua da. Bidean 5 geldialdi egiten dira kaltzada erromanikoa, XVII. mendeko Aranibar baserria edo erreka galeriari buruz hitz egiteko.

4. BASERRIA (Irteera gidatua)

Bidaxka eta gaztainadi zaharren basoetan barna ibiliz, paisaiaren garrantziaz, lurraren antolaketaz eta baserritarren bizimoduaz eta historiaz gehiago jakiteko aukera izango da irteera honekin, animaliak, baratzeak, eta fruta arbolak ikusiaz, besteak beste.

5. GINKANA

Arantza, bere ingurua eta historiari buruzko jolasa da. Herrian zehar ezkutatutako pistak bilatu beharko dira herritarrei galderak eginaz.

6. ORIENTAZIO GINKANA

Arantzako inguruetan taldeka egiten den orientazio jolasa da. Bertan mapak eta iparrorratza erabiltzen ikasiko da.

7. TALO TAILERRA

Taloak egiten ikasi eta ondoren jan.

8. BERTZEAK

Mendi irteera bereziak, gau-belak, arku jaurtiketa…

SUBIR