Ingurunea

ARANTZA

Nafarroa iparraldeko Bortziriak eskualdeko herria da Arantza. Mendi zirku batez inguratua, bailara erdian dago herria eta zirkuaren mendi magaletan banatzen diren lau auzo eta 120 baserritan bizi dira bertako 650 biztanleak.

Bidasoa ibaiaren inguruan hedatzen da Nafarroako bailara atlantiko eta heze handiena. Baztango mendietan sortu eta Bertizarana, Malerreka eta Bortziriak eskualdeak zeharkatu ondotik, Gipuzkoa eta Lapurdiko Txingudiko paduretan  ia 70 km-ko bidea egin eta gero, Kantauri itsasora ailegatzen da Hondarribia eta Hendaia artean.

Bortzirietako eskualdea da, beraz, Bidasoa errekak Nafarroan zeharkatzen duen azkena eta itsasotik gertuen dagoena. Izenak adierazten duen bezala, bost (“bortz”  bertako euskalkian) herrik osatzen dute: Etxalar, Bera, Lesaka, Igantzi eta Arantza. 186 km2 ditu eta 8.266 lagun bizi dira (2000 urtea).

Arantza Bortzirietako herri bat da eta Arratako -Bidasoaren adarra- errekaren gainean eta Ekaitza mendiaren ipar magal aldapatsuan dago. Udalerriaren dermioak ia 30 km2 du; biztanle gehienak – 650 inguru- herrigunean bizi badira ere, asko dira baserri sakabanatuetan bizi direnak, lau auzotan antolaturik: Eguzkialdea, Aientsa, Azkilarrea eta Bordalarrea.

ZER EGIN

INGURUKO ARGAZKIAK

ARANTZA LEHEN ETA GAUR

Bidasoa ibaiaren inguruan hedatzen da Nafarroako bailara atlantiko eta heze handiena. Baztango mendietan sortu eta Bertizarana, Malerreka eta Bortziriak eskualdeak zeharkatu ondotik, Gipuzkoa eta Lapurdiko Txingudiko paduretan ia 70 km-ko bidea egin eta gero, Kantauri itsasora ailegatzen da, Hondarribia eta Hendaia artean.

Bortzirietako eskualdea da, beraz, Bidasoa errekak Nafarroan zeharkatzen duen azkena eta itsasotik gertuen dagoena. Izenak adierazten duen bezala, bost (“bortz” bertako euskalkian) herrik osatzen dute: Etxalar, Bera, Lesaka, Igantzi eta Arantza. 186 km2 ditu eta 8.266 lagun bizi dira (2000 urtea).

Arantza Bortzirietako herri bat da. Arratako -Bidasoaren adarra- errekaren gainean eta Ekaitza mendiaren ipar magal aldapatsuan dago. Udalerriaren dermioak ia 30 km2 du; biztanle gehienak – 650 inguru- herrigunean bizi badira ere, asko dira baserri sakabanatuetan bizi direnak, lau auzotan antolaturik: Eguzkialdea, Aientsa, Azkilarrea eta Bordalarrea

Eskualde honetan (Zugarramurdi, Sara eta Errenterian) gizakiaren presentzia 30.000 urte baino gehiagokoa bada ere, Arantzan lehenbiziko aztarnak orain dela 4.000 urte ingurukoak dira. Hasieran ehiztari eta fruitu biltzaileak ziren gizaki horiek, animaliak etxekotzen -ardi eta ahuntzen taldeak osatzen- hasi ziren.

Haien bizilekuen arrastorik ez dugu; bai ordea, heriotza eta lurperatze erritoen ohiturenak: trikuharriak, harlauzez osaturiko hilobiak, hildakoaren gorpu osoa lurperatzen ziren tokiak; eta harrespilak, zutarri txikiez osaturiko zirkuluak, erdian hildakoaren errautsak ontzi batean lurperatzeko tokiak.  Azken horiek, pertsonaia mitologikoen bizilekuak zirelakoan, izen bitxiak hartzen dituzte: “jentilbaratzak” edo, Arantzan, “mairubaratzak”.

Hildakoaren gorpu edo errautsen ondoan objektuak (gezi puntak, zintzilikariak…) agertu dira, ustezko bertze bizitzan lagungarriak izaten ahal zirenak. Megalito horiek mendi bizkar eta gailur txikietan agertu dira, eta, ziurrenik, inguruko gizakiaren lehenengo aztarnen lekukoak izan ziren: mendi larreak sortzeko, Arantzako basoetan orduan hasi baitziren zuhaitzak botatzen. Orduan hasi zen gaurdaino iraun duen lanbidea eta bizimodua: artzaintza.

Arantza XIII mendean Nafarroako Erregearen menpean sortu eta mendetan zehar Larrainea etxe-jauregiaren feudoa izan zen. Teoriek diotenez, erromatarren garaietatik hustiatzen ziren Arditurriko (Oiartzun, Gipuzkoa) mehategi eta XIII mendetik Orreagako Kolejiataren jabego handia zen Artikutzako mendi finkako bideekin oso erlazionatua zegoen. 

Erdi Aroan eraiki ziren lehenengo burdinolak, herrigunetik kanpo eta erreka ondoan, eta hain zuzen Arantzako etxe zaharrenetarikoei izena eman diotenak: Aranibar, Ola eta Ibarrola (“ola”: burdina egiteko lantegia). Olagizonen lanbidearekin batera, biztanleen historian garrantzia handia izan zuen bertze ogibidea hedatu zen: egur ikatza egiteko mendi mutilena.

Baserri sakabanatuen kopurua handituz joan zen mendetan zehar; ehun bat ziren. Zerikusi handia izan zuten XVII mendean Ameriketatik ekarritako artoaren zabaltzeak eta, horrekin batera, lurrak ontzeko asmatu zen kisu biziak. Artoa, talo edo “opil” moduan, izan da berriki arte, gazta eta bertze esnekiekin batera, biztanleen oinarrizko janaria.

Anitz dira, hala ere, herritik kanpo ogibidea bilatu behar izan zuten aranztarrak, gehienak herrian ikasitako lanetan aritzera: Ameriketara, artzain; Pirineo eta Alpeetara, mendi mutil; edo kostaldeko hoteletara, neskame eta zerbitzari.

Gaur egun baserriaren ekonomiak porrot egin du, eta nekazaritzatik soilik bizi direnak gutxi dira. Biztanle gehienak Bera eta Lesakako industrialdeetan aritzen dira. Aldaketa prozesu horretan aranztarrek beraien nortasunari eusten diote: horra hor artzantzaren presentzia eta larreen zainketa; edo arboladiaren kultura. Harriz egindako herri hau euskeraz bizi da; urtero ehundaka lagun euskara ikastera etortzen dira, eta Arantzak hizkuntza lau haizetara zabaltzen du.

Herriko sarrerako aparkalekuan hasiko gara. Bertatik Eguzkialdea baserri auzoko panoramika ederraz gozatzeko parada izanen dugu. Izu eta Unanua mendiak eta haien magalean dauden arboladiak eta larreak ikus ditzakegu.
Aparkalekua eta parkearen ondoan Iturriotza izeneko iturri-labaderoa dago. Garai batean izan zituen hiru erabilerak antzeman ditzakegu: aziendak edanaraztekoa, etxerako ura hartzekoa eta arropa garbitzekoa.

Karrikan gora eta plazara ailegatu baino lehen, ezkerrean, Xabatenea etxea dago, XVI. mendekoa, goiko solairuan harrizko lehio bikoitza duena; aitzinxeago, eskuinean Apezenea etxea ikusiko dugu, iparraldeko fatxada ikusgarriarekin. Orain dela gutxi arte beheko solairuan denda izan du eta garai batean txokolatea egiten zen.
Herriko Plazan, garai batean ere frontoia izandakoa, etxe dotoreen artean Herriko Etxea dugu, udalaren egoitza; bertan Arantzako harmarri zaharra ikus dezakegu. Iturriaren ondoan Lopenea etxea dago; 60. hamarkada arte okindegia zegoen eta gurina egiten zen.

Plazaren ondoan frontoia aurkituko dugu, 1992an berritua. Kirolgunea ez ezik, Arantzako herriko hainbat ekitaldi sozial eta kulturalen bilgunea izaten da.
Plaza utzi, Eliza karrikatik abiatu eta errota izandako Errontenea etxearen ondotik pasa eta gero, Andra Mariaren Eliza gure aitzinean izanen dugu. XVI. mendean eraikia, XVIII.ean handitua izan zen; bere kanpaindorre ikusgarria XIX. mendekoa omen da (1887).

Elizaren hegoaldeko karrika estutik berehala Madalenea etxea, harrizko larraina du. Eta parean Larrainea etxe-jauregia; orain dela urte gutxi birmoldatu dute, bere tankera neogotikoari eutsita; bertako leinua Arantzako jauntxo izan zen Erdi Aroan, eta garai batean etxerik dotoreena izan omen zen.

Karrika behera jarraituz Putxutxu izeneko alderdira ailegatzen da: izen bereko iturria dago eta egurrezko zubi txikia zeharkatuz Iturriberri izeneko iturri-labaderora iristen da. Garai batean herrira heldu ziren baserritarrek bertan aldatzen zituzten oinetakoak, abarkak edo espartzin zaharrak kenduz eta oinetako berriak jantziz.

Putxutxuko iturrira itzuli eta galtzadatik gorako bidean sartu. Bide estua segituz harrizko bi zubiren azpitik pasatu; garai bateko herri antolamenduaren bitxikeria, zubiak Etxeberri etxerako bidea egiten du. Goitik segituz, Falkunea eta Petrixenea etxeen artera iritsiko gara.

Eskuineko bidea hartuz Osinaldea etxea dugu. Fatxada tradizionala du, eta bazterreko “kortasuak” edo suhesiak –sutetik babesteko- nabarmentze dira; garai batean, segur aski, etxe gehienak horrelakoak ziren. Ondoan Osinako iturri-labaderoa dago, herriko handiena. Ezkerretik doaien karrika estutik Goiko karrikara aterako gara; bertan daude herriko denda eta ostatu gehienak. Bi aukera dugu: Herriko Plazatik abiapuntura itzuli; edo karrika segitu, eskolako patioaren ondotik, eta herrigunetik ateraz…

Iturriotzako belagiak, Arantzako herriaren ikuspegi orokorra: Ekaitza menditik Arrata errekaraino; Artikutza eta Lesakako mugak, Izu eta Unanua mendiak eta Eguzkialdea auzoa. Bide beretik itzuli eta bisita aparkalekuan bukatu.

ALOJAMENDUAK

“ATERPE” Aterpetxea / 948-634132
“KAPELLENEA” Landa etxea / 948-634027
“XENBORDA” Landa etxea / 948-387063
“TELLERI” Landa etxea / 627791570
“MARTINEKO BORDA” Landa etxea / 948-634121

JATETXEAK ETA OSTATUAK

“ATERPE” Jatetxea-ostatua / 948-634179
“BURLADA” Jatetxea-ostatua / 948-634027
“PABLO ENEA” Jatetxea-ostatua / 948-634077
“ZUKUTENEA” Ostatua / 948-634052

KOMERTZIOAK ETA BANKETXEAK

“ILARGI” Okindegia / 948-634176/98
“DENA – A MANO” Janaridenda / 948-634262
Harategia / 948-634114
“AMAIA” Ileapaindegia / 948-634041
“BLANKA” Ileapaindegia / 948-634054
RURAL KUTXA / 948-634051
CAIXA / 948-634080
(kutxazaina)

ARTISAUAK

Luis Madariaga (makilak – bisitak) 948-634082
Francisco Lazkano (eztia) 943-620115

TAXIAK

Marixe Fagoaga 948-634016
Patxi Larretxea 948-634077

OSASUN ZERBITZUAK

Osasun Kontsultategia / 948-634131 / 638000
Farmazia / 948-634190

UDAL ZERBITZUAK

Arantzako Udala / 948-634005
Bortzirietako Euskara Mankomunitatea / 948-634125

ERLIJIO ZERBITZUAK

Andra Mari Eliza /948-634030

SUBIR