-----------------------------
Hasierako orrira itzuli    
  castellano
aterpetxea

 

Jarduerak

       Arantzako Aterpeko gidarien ardurapean, adin eta talde mota ezberdinetara egokitzen diren jarduerak proposatzen dira

 

Kontutan izan beharreko oharrak

Egonaldian prestatutako ekintza guztietan gida laguntzaileak izango dira uneoro haurrei beharrezkoak ikusten diren azalpenak eta laguntza ematen.

Ekintza guztietan parte hartzaileentzat  materiala gure kontu egongo da, gainera, parte hartzailea seguru egonen da, ekintza guztietan segurua eta materiala prezioaren barne bait dago
Espeleologia Jarduerarako komeni da arropa zaharra ekartzea.

 

ESPELEOLOGIA: ARRUZPIKO KOBAZULOA

Egun erdiko irtenaldia. Arruzpiko kobazuloan sartzeaz gain, kobazuloak nola sortu eta zertaz osatuak dauden ikasteko aukera eskainiko digute jarduera honetan. Estalaktitak, estalagmitak, Gours-ak eta abar nola sortu ziren erakutsiko digute eta Arruzpiko kobazuloei buruzko kondaira eta sinesmenei buruzko azalpenak ere emango dizkigute. Aterpetik 10 minutura dagoen Arruzpiko kobazuloan sartzeko komenigarria da arropa zaharra ekartzea.

   

   

MENDI ITZULI MOTZA ETA ZUHAITZ-PARKEA

Zuhaitz-parkera iristeko ordu beteko mendi irteera egingo dugu, herritik auzoetara doazen bidexketatik baso eta paraje ederrak pasatuz. Zuhaitz-parkean taldeetan banatuko gara. Gidari bat izango da uneoro bertan eta beharrezko ziurtasun material guztia, kaskoa, budriela...emango digu.
Zuhaitz parkea zuhaitz batetik bestera pasabide desberdinen bidez pasatzeko zirkuitua da. Lurretik 5-10 metrotara daude pasabide hauek eta era desberdinetakoak dira (Tibetanoa, Kulunkak...) Zuhaitz arteko pasabideak egin eta gero, tirolinaz emango zaio amaiera zirkuitoari.

 

   

MENDI ITZULI LUZEA ETA ZUHAITZ PARKEA

Egun osoko ibilbide honetan Arantzatik atera eta Bordalarrea auzoko bidexketatik Zepuru mendiko gainera (715 m.) helduko gara. Bertatik Arantza herriaren eta inguruko mendi eta bertze zenbait herrien arteko mugen ikuspegia izango dugu,  Arantzako mendi-zirko osoaz, alegia.
Naturarekin bat eginez, kirola egiteko eta orientazioa lantzeko aukera izango dute haurrek. Senberroko bordako hariztian bazkaldu ondoren, zuhaitz-parkean ibiltzeko aukera izango da, zuhaitz arteko pasabideak eginaz, tirolina, kulunkak  e.a..

ingurunea
jarduerak
egitarauak
non gaude
harremana
jatetxea
taberna
prezio orokorrak
------------------------------
 
Larreta auzoa 5 · 31.790 ARANTZA (Nafarroa) | T/ F | 948 634 179 | M | 647 759 140 | E | aterpe@arantza.net