-----------------------------
Hasierako orrira itzuli           castellano
aterpetxea

 

Ingurunea

Bidasoa ibaiaren inguruan hedatzen da Nafarroako bailara atlantiar eta heze handiena. Baztango mendietan sortu eta Bertizarana, Malerreka eta Bortziriak eskualdeak zeharkatu ondotik, Gipuzkoa eta Lapurdiko Txingudiko paduretan, ia 70 km-ko bidea egin eta gero, Kantauri itsasora ailegatzen da, Hondarribia eta Hendaia artean.
Bortzirietako eskualdea da, beraz, Bidasoa errekak Nafarroan zeharkatzen duen azkena eta itsasotik gertuen dagoena. Izenak adierazten duen bezala, bost (“bortz”, bertako euskalkian) herrik osatzen dute: Etxalar, Bera, Lesaka, Igantzi eta Arantza. 186 km2 ditu eta 8.266 lagun bizi dira (2000 urtea).
Arantza Bortzirietako bat da; Arratako -Bidasoaren adarra- errekaren gainean eta Ekaitza mendiaren ipar magal aldapatsuan dago. Udalerriaren dermioak ia 30 km2 du; biztanle gehienak - 650 inguru- herrigunean bizi badira ere, asko dira baserri sakabanatuetan bizi direnak, lau auzotan antolaturik: Eguzkialdea, Aientsa, Azkilarrea eta Bordalarrea

 

 

 

 
 
 

ingurunea
jarduerak
egitarauak
non gaude
harremana
jatetxea
taberna
prezio orokorrak
------------------------------
   
Larreta auzoa 5 · 31.790 ARANTZA (Nafarroa) | T/ F | 948 634 179 | M | 647 759 140 | E | aterpe@arantza.net