-----------------------------
Hasierako orrira itzuli           castellano
aterpetxea

 

Kultur eta Festa Agenda

 

• INAUTERIAK: normalean ofizialak baino bi aste lehenago. Garai batean, mendi mutilak lanik gabe izaten zirelarik, udako festek baino ospe gehiago zuten. Orduan bi pertsonaia talde izaten ziren: “mozorro zuriak” eta “mozorro beltzak”.
• TRINITATEA: Mendaurko ermitara erromeria, ekaineko lehenengo igandean izaten da, eta inguruko herriekin konpartitzen da.
• SAN JUAN: San Juan Xarrera erromeria, meza eta iturriaren erritoa, inguru eta urrutiko hainbat jende erakartzen du.
• HERRIKO FESTAK: abuztuaren 15ean, Amabirjinaren omenez. Bortz egunez kultur, erlijio, kirol eta animazio ekitaldiak izaten dira, eta bertakoek nahiz kanpotarrek parte hartzen dute.
• SAN AGUSTIN EGUNA: Artikutzako herrixkako festa, egun horretan ateak zabaltzen dira, eta inguruko herritakoak erromerira etortzen dira.
• BASERRITARRAREN EGUNA: baserriari eta nekazarien bizimoduari eskainia, bertako produktuak erakutsi eta saltzen dira. Azaroaren 1ean.

“Nekazal bizimoduarekin duten harremanarengatik, plaza eta herri kirolek garrantzi handia dute ospakizunetan. Arantzak mailako kirolariak eman ditu: Antton Maiz pilotaria, Patxi Larretxea herri kirolaria eta Donato Larretxea aizkolaria, gaur egungo Euskal Herriko txapelduna”.

 

ingurunea
jarduerak
egitarauak
non gaude
harremana
jatetxea
ttaberna
prezio orokorrak
------------------------------
 
Larreta auzoa 5 · 31.790 ARANTZA (Nafarroa) | T/ F | 948 634 179 | M | 647 759 140 | E | aterpe@arantza.net