-----------------------------
Hasierako orrira itzuli           castellano
aterpetxea

 

Erdi Arotik Gaurdaino

 

Arantza XIII mendean Nafarroako Erregearen menpean sortu eta mendetan zehar Larrainea etxe-jauregiaren feudoa izan zen. Teoriek diotenez, erromatarren garaietatik hustiatzen ziren Arditurriko (Oiartzun, Gipuzkoa) mehategi eta XIII mendetik Orreagako Kolejiataren jabego handia zen Artikutzako mendi finkako bideekin oso erlazionatua zegoen.
Erdi Aroan eraiki ziren lehenengo burdinolak, herrigunetik kanpo eta erreka ondoan, eta hain zuzen Arantzako etxe zaharrenetarikoei izena eman diotenak: Aranibar, Ola eta Ibarrola (“ola”: burdina egiteko lantegia). Olagizonen lanbidearekin batera, biztanleen historian garrantzia handia izan zuen bertze ogibidea hedatu zen: egur ikatza egiteko mendi mutilena.
Baserri sakabanatuen kopurua handituz joan zen mendetan zehar; ehun bat ziren. Zerikusi handia izan zuten XVII mendean Ameriketatik ekarritako artoaren zabaltzeak eta, horrekin batera, lurrak ontzeko asmatu zen kisu biziak. Artoa, talo edo “opil” moduan, izan da berriki arte, gazta eta bertze esnekiekin batera, biztanleen oinarrizko janaria.
Anitz dira, hala ere, herritik kanpo ogibidea bilatu behar izan zuten aranztarrak, gehienak herrian ikasitako lanetan aritzera: Ameriketara, artzain; Pirineo eta Alpeetara, mendi mutil; edo kostaldeko hoteletara, neskame eta zerbitzari.
Gaur egun baserriaren ekonomiak porrot egin du, eta nekazaritzatik soilik bizi direnak gutxi dira. Biztanle gehienak Bera eta Lesakako industrialdeetan aritzen dira. Aldaketa prozesu horretan aranztarrek beraien nortasunari eusten diote: horra hor artzantzaren presentzia eta larreen zainketa; edo arboladiaren kultura. Harriz egindako herri hau euskeraz bizi da; urtero ehundaka lagun euskara ikastera etortzen dira, eta Arantzak hizkuntza lau haizetara zabaltzen du.

 

ingurunea
jarduerak
egitarauak
non gaude
harremana
jatetxea
ttaberna
prezio orokorrak
------------------------------
 
Larreta auzoa 5 · 31.790 ARANTZA (Nafarroa) | T/ F | 948 634 179 | M | 647 759 140 | E | aterpe@arantza.net