-----------------------------
Hasierako orrira itzuli           castellano
aterpetxea

 

HISTORIAURREA: gizakiaren lehenengo arrastoak.
 
Eskualde honetan (Zugarramurdi, Sara eta Errenterian) gizakiaren presentzia 30.000 urte baino gehiagokoa bada ere, Arantzan lehenbiziko aztarnak orain dela 4.000 urte ingurukoak dira. Hasieran ehiztari eta fruitu biltzaileak ziren gizaki horiek animaliak etxekotzen -ardi eta ahuntzen taldeak osatzen- hasi ziren.
Haien bizilekuen arrastorik ez dugu; bai ordea, heriotza eta lurperatze erritoen ohiturenak: trikuharriak, harlauzez osaturiko hilobiak, hildakoaren gorpu osoa lurperatzen ziren tokiak; eta harrespilak, zutarri txikiez osaturiko zirkuluak, erdian hildakoaren errautsak ontzi batean lurperatzeko tokiak. Azken horiek, pertsonaia mitologikoen bizilekuak zirelakoan, izen bitxiak hartzen dituzte: “jentilbaratzak” edo, Arantzan, “mairubaratzak”.
Hildakoaren gorpu edo errautsen ondoan objektuak (gezi puntak, zintzilikariak,...) agertu dira, ustezko bertze bizitzan lagungarriak izaten ahal zirenak. Megalito horiek mendi bizkar eta gailur txikietan agertu dira, eta, ziurrenik, inguru gizakiaren lehenengo aztarnen lekukoak izan ziren: mendi larreak sortzeko, Arantzako basoetan orduan hasi ziren zuhaitzak botatzen. Orduan hasi zen gaurdaino iraun duen lanbidea eta bizimodua: artzantza.

 

ingurunea
jarduerak
egitarauak
non gaude
harremana
jatetxea
ttaberna
prezio orokorrak
------------------------------
 
Larreta auzoa 5 · 31.790 ARANTZA (Nafarroa) | T/ F | 948 634 179 | M | 647 759 140 | E | aterpe@arantza.net