-----------------------------
Hasierako orrira itzuli           castellano
aterpetxea

 

ARANTZA: “harri eta herri, herri eta harri”

 

Arantzako erliebea menditsu eta harritsua da oso: malda handiak, amildegiak eta erreka sakonak. Ezaugarri horiek bertako biztanleen bizimoduak eta harremanak nabarmen baldintzatzen dituzte. Nola eratu da Arantza eta haren inguruko erliebea?
Orain 300 milioi urte baino gehiago itsasoak erabat estaltzen zuen eskualdea; bertan sedimentazio prozesua garatu zen. Lurraren barneko indarren eraginez (Orogenia Hertziniarra) masa kontinentala itsasoaren mailaren gainetik azaleratzen hasi zen, inguruko materialak bazterrera bultzatuz. Horren ondorioz, Arantza eta Igantzin sedimentutako kare harriak marmolizatzen hasi ziren.
Duela 40 milioi urte, berriz barneko indarren eraginez (Orogenia Pirinearra edo Alpinoa), Aiako Harria-Bianditz mazizoa -Arantzatik iparraldera-, Euskal Herrian granitozko bakarra, azaleratzen hasi zen. Bitartean, inguruko materialek higatzen eta sedimentatzen jarraitzen zuten.
Gaur egun ere higadura nabarmena da: itsasoaren gertutasunak erreken indar dinamikoa areagotzen du eta erresistentzia gehien duten materialak agerian geratzen diren bitartean (diabasa bolkanikoak eta mazizo harritsuak), sedimentazio prozesuak eskasak dira -Arrata erreka bazterretan bakan batzuk-. Kare harrietan uraren higadura kimikoaren ondorioz, arraildurak eta zulo sakonak sortzen dira, eta barnetik ur korronteak bideratzen dira.

 

ingurunea
jarduerak
egitarauak
non gaude
harremana
jatetxea
ttaberna
prezio orokorrak
------------------------------
 
Larreta auzoa 5 · 31.790 ARANTZA (Nafarroa) | T/ F | 948 634 179 | M | 647 759 140 | E | aterpe@arantza.net